XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baita jatorrizko hizkuntza hil ondoan ere.

Honetara, zenbait hizkuntzalariren eritziz, espainieraren ezaugarri berezi batzu (bost bokalak izatea, eta hasierako f-aren galtzea, esaterako) Burgos aldeko sorlekuaren euskal substratuaren eraginaren ondorio lirateke. (Ik. 15. irudia).

Gaur egun, euskara egiten den, edo duela gutxi egiten zen tokietan, maiz entzuten dira euskara usaineko perpaus pitxiak erdaraz mintzatzean ( bai eta erdarazko z euskaraz bezala ebakitzea, zenbait tokitan f ezin ondo ebakitzea, r eta d bokalartekoak ongi ez bereztea, generoa nahastea (bizkaitar komunztadura famatuak).

Lehendik beste hizkuntza bat egiten zen lekura helduriko mintzaira berria aldiz, superestratua da.

Horretara, espainiera Euskal Herriko eta Hego Amerikako herrialde askotako superestratua da, euskara eta amerindiar hizkuntzak bertako substratua direlarik.

Substratuak superestratuen eragina izaten badu ere, ia beti ordea, handiagoa izaten da superestratuak substratuan obratzen duena.

Izan ere, superestratua indarrez sarturiko hizkuntza da, gehienetan prestigio sozial, administratibo, politiko edo ekonomiko handiz hornitua, eta piskanaka, diglosi egoera baten bidez, substratua zokoratzera zuzendua da, azken buruan berau suntsitu arte.

Hiztunak gogorki kontrajartzen direnean, edo- ta superestratuzko hizkuntza hori elite batena besterik ez denean (Espainian arabieraz, Ingalaterran eta Errusian frantsesaz gertatzen zena), ordea, superestratua, denboraldi batez halako eragina izan ondoan, erabat gal daiteke bertan, maileguak-eta utziz.

Bi hizkuntza elkarren ondoan, zein bere muga jakinetan daudenean, bakoitza bestearen adstratua dela esaten da.

Kasu honetan ere, elebidunen bidez, elkarri eragiten diote, prestigio, indar, usadio, zabalera eta harreman desberdinen arabera.

Adstratuaren eraginik nabarmenenak hitz mailegatuak (bizk. bentana, gip. duro) eta kalkoak izaten dira (betaurreko, cfr. gazt. anteojo; esan gabe doa, cfr. fr. ça va sans dire...) X. Kintana.

Sudurkaria nasal, nasal, nasal Artikulazioaren aldetik, honako ezaugarri hau aurkezten dute sudurkariek: laringetik datorren airearen parte bat sudurtzuloetatik barrena irteten da, aho-gingila jaistearen ondorioz.

Airearen bidebanatze honek ahoko durundigile edo erresonatzaileari gehigarrizko durundigile bat eranstea dakar.

Akustikaren aldetik, sudurkariak ahokariei aurkajartzea ezaugarri hauetatik dator: formanteen intentsitatearen murriztea, energia maiztasun-xingola zabalagotan barreiatzea eta formante gehigarriak sartzea.

Kontsonante ahokarien eta kontsonante sudurkarien arteko aurkakotasuna ia hizkuntza guztietan ematen da.

Artikulagune guztietan (ezpainkariak, horzkariak, sabaikariak, belareak) aurki daiteke kontsonante sudurkariren bat, baina usuenak [m] sudurkari ezpainkaria eta [n] horzkaria dira.

Euskarak aurkezten du fonema sudurkari sabaikari bat ere [n], andereño hitzekoa, adibidez.

Fonema sudurkarion gauzatze fonetikoa oso lotua dago textuinguruari, artikulagunea textuinguru honen arabera aldatzen delarik.

Fonemok, bestalde, neutralizatu egiten dira hainbat lekugunetan.

Bokal sudurkari eta ahokarien arteko aurkakotasuna oso bakan ematen da Europako hizkuntzetan, frantsesa, portugesa eta poloniera (eta euskara zaharra) salbu.

Superlatiboa superlatiuo, superlatif, superlative Alderaketak egiten direnean, bi mailatan egin daitezke: 1. berdintasunean 2. desberdintasunean Desberdintasunean, berriz, goreneko mailari superlatiboa deritzo: Emakumeetan ederrena; Ardorik garestiena.

Bi kasu horietan, superlatibo erlatiboa dugu; besteekin alderaturik agertzen bait da gailen.